XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) baina aspertuta bazaude?
E?
Aspertuta zaudelako ezin al liteke ilea moztu, e, laztana?
-Zoragarria zara, Antoine!
-Zuek egiten nauzue zoragarri, maitea!
Antoineren iritzia erabakiorra iruditu zitzaion Sagrariori.
-Gainera, ez ahaztu laztana
-Denbora behar izaten du, noski, maitea, baina beti hazten da eta ile berria sekula ez da lehengoa izaten, askoz ere ederrago izaten da, indartsuago, biziago.
-Zergatik beldurtzen zaituzte horrenbeste guraizeek?
-E?
-Zergatik, laztana?
-Betiko dela uste duzuelako, eta hemen, maitea, ezer ez da betiko izaten.
-Egin kasu Antoineri.
-Eskerrik asko, Antoine.
-Aholku on bat nahi al duzu?
-Eman didazuna baino hobea?
-Desberdina, laztana.
-Ea, esan...
-Honek ez dauka ilearekin zerikusirik.
-Antoinek egiten duena esango dizut, inori ez kontatzekotan.
-Begira, pentsamenturen bat ile artetik sartzen zaidanean, nola sartu zaidan aztertzen dut lehendabizi.
-Nola, nola sartu zaizun?